Hain zuzen ere, oinetako bilketa egin du asteburu honetan Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak. Debagoienean ere egin da bilketa hori. Aurreikuspenak gainditu egin dira gainera. Balorazio oso positiboa egiten dute deitzaileek. Orain, oinetako horiek sailkatzeko laguntza behar dutela azaldu dute Zaporeak elkartetik. Laguntzeko prest daudenak 626 15 19 63 zenbakira mezu bat bidal dezakete.