Bergarako San Martin ikastetxean jangela eredu berria lantzen ari dira. Proiektua martxan dute eta sinadura bilketan dihardute. Erakusketa bat izan dute ikusgai egunotan, eta atzo hitzaldia ere egin zuten. Elgetako herri eskolan ere gaia lantzen hasita daude. Atzo, bidezko elikadura elkarteko koordinatzaile Eneko Viñuela izan zen Bergaran. 'Gure platera gure aukera' ekimeneko kide ere bada, eta araudi aldetik egoera zelan dagoen azaldu zuen, besteak beste.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.