Ohitura den bezala, abenduaren 1ean, Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian egingo da sari banaketa ekitaldia Gipuzkoako Foru Jauregian, Donostian.
Fagor Taldeak 22 urtetik gorako ibilbidea du euskararen normalizazioan. Ezagutza, erabilera eta motibazioa izan dira lan-lerro nagusiak. Aurrera begirako erronkak ere ez dira falta; hala nola, ulermenaren unibertsalizazioa, mapa linguistikoen osaera eta komunikaziorako bi kanalen dinamika.
Emun aholkularitza zerbitzuaren gidaritzapen egin dute 20 urtetik gorako ibilbidea Fagor Taldean. Makina bat bazkideren eta langileren ekarpenekin eta motibazioarekin kontatzeaz gainera, urtean milioi bat euro inguruko aurrekontua bideratzen ditu Debagoieneko talde kooperatiboak euskararako.