Belaunaldien arteko oinordekotza kezka eragiten duen gaia da. Familia enpresen %70ek ez dute lehen belaunaldia gainditzen eta hirugarren belaunalditik aurrera bizirik irauten dutenak %15 dira.
ISEAko ikerketa eta garapen arloko koordinatzaile Maria Ruizek azaldu dizkigu problematika honen ingurukoak. Baita ere jardunaldian parte hartu duten adituek egindako ekarpen nagusiak.