Nongoa den galdetuta, ez du herri bakarrarekin lotzen bere burua, Aretxabaletan jaio zen eta bertan bizi da gaur egun ere, baina oso gertukoa du Eskoriatza ere, bertan hazitakoa da neurri handi baten ere. Leinztar moduan aurkezten du bere burua.
Arrasate Musikalen eskolak jaso ondoren, Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan lehenengo eta Bartzelonako ESMUC-en hezi eta trebatutakoa. Musikari profesionala da, hortaz, nahiz eta irakasle lanetan ere badabilen. Poliedroa Vol I. diskoa eta izen bereko liburua argitaratu berri ditu, txeloaren inguruan egindako ikerketak eta hausnarketak batzen dituena.