223 kilometro mendian oinez, 290 mendiko bizikletan, 101 kilometro kayakean, tirolina bat eta paddle surfean azken mila metroak. Hori da, hain zuzen, Raid Gallaecia Munduko Raid Txapelketan 24 herrialdetako 400 kirolarik egin behar izan zuten ibilbidea; tartean, Aitor Otamendi oñatiarrak. Lasterketan izandako bizipenez eta gisa honetako proba baten xehetasun zein bitxikeriez hitz egin zuen Harmailatik saioan Xabier Urzelairekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.