Herrigintza eta auzolan ariketa handia da Errigora. 2013a ezkero, 1.400.000 euro baino gehiago bideratu dira euskara sustatzera. AEK, Ikastolen Elkartea, Sortzen Elkartea eta Agerraldia ekimena dira bidelagun nagusiak. Debagoieneko herri guztietan sortu dira kanpainaren bat egiten duten lantaldeak eta saski eskaerak online ere egin daitezke.
Arrasateko AEK euskategiko zuzendari eta irakasle Oskar Elizburu izan da Hemen Debagoiena saioan. Errigora kanpainako arduradun Iker Ajuriagerrak ere azaldu du kanpaina, oraingoz, nola doan.