ALBISTEAK

Abiatu gailuari buruzko informazioa banatuko dute Antzuolan eta Bergaran

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021eko azaroaren 4a

Gipuzkoako Foru Aldundiak abiatu gailu telematikoari buruzko informazio kanpaina jarri du martxan, autobidetik gertu dauden eta teleordainketa gailurik ez duten biztanleei bideratuta. Gaur, eguaztena, Antzuolan izan dira.

Debagoienari dagokionez, Antzuolan eta Bergaran egongo dira. Antzuolan azaroaren 22an eta abenduaren 13an egongo dira berriro ere; eta, Bergaran, bihar, azaroak 5, eta azaroaren 8an, 23an eta 24an, eta abenduaren 14an eta 15ean. Bergarako kasuan, goizez Ondartzako kontrol zentroan egongo dira, AP1 errepidearen sarreran, eta arratsaldez udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak