Gaba Baltzaren bueltan ospakizun ugari izan dira Debagoienean

Uxue Igarza Loiola 2021ko aza. 2a, 18:29

Asteburuan, kukumarroz eta maskaraz bete dira iluntzeak. Domekan izan zen Gaba Baltza edo Arimen Gaua bezala ezagutzen dena, baina Debgaoienean egubakoitzetik hasita egin dira ospakizunak festa giroan.

Aramaion mozorro festa egin zuten kultura etxean, eta ondoren, kaleak apaindu zituzten kalabaza eta kriseiluekin. Horren ostean, ipuin kontalariare  istorioak entzun zituzten eta 19:30ean, sorgin dantzak hartu zuen plaza.

Aramaioz gain, Elgeta ere arimek hartu zuten herria egubakoitzean. Hainbat gunetan, Karlista galduaren bila antzezlan ibiltariaren pasarteak egin zituzten seigarren mailako ikasleek nagusiagoak diren hainbat gazteren laguntzarekin. Elgetako kaleetara itzuli ziren Maritxuren, Mikelen eta Txominen arimak.

Eta Arrasaten, Ilargitxorekin kalejira egin zuten, eta ondoren, biltzarra plazan. Kukumarroak, baserritarrak eta beste hainbeste gerturatu ziren, jai giroan, arimen gaua ospatzera.

Zapatuan ere jaiak jarraitu egin zuen zenbait tokitan, besteak beste, Bergaran. Musika eskolakoek Kalabera abestia eskaini zien gerturatutakoei. Eta ondoren, txokolate-jana egon zen San Joxepekoen eskutik. Hain zuzen ere Bergaran ahalegin berezia egin dute ohitura indartze aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak