ERREPORTAJEAK

'Musika urbanoaren ilunpeko loraldia', rap eta trap dokumentala

Goiena telebista 2021eko urriaren 31

Tradizionalki, bailarako gazte eta errebeldeen musika estilo gustukoenak punka, Oi!-a eta hardcorea izan dira, baina gauzak goitik behera aldatu dira. Gaur egun, musika urbanoa –rapa, trapa, drilla eta reggaetona– da nerabeek eta gazteek gehien entzuten duten estiloa. Une honetan, hogeitik gora dira kantuak eta bideoklipak sortzen ari diren bailarako gazteak, eta, gero eta jarraitzaile gehiago dituzte.

Martin Errasti Tatta, Janire Davila Janda eta Hodei Vicario Denso arrasatearrak, Xady Aiastui K-PO eta Iker Hiriarte HRT bergararrak, eta Mikel Egia eta Markel Bengoa Ekso & Pxli aretxabaletarrak dira protagonistak. Baita, Nerea Loron La Furia, Shot! estudioko Iñaki Bengoa eta Ainhoa Vitoria irrati esataria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak