Joseba Gabilondo: "LGBT+ kolektiboan dauden errealitateak bateratuta berramestu nahi dugu EHGAM"

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko urr. 26a, 08:38

Azaroan 45 urte beteko dira EHGAM sortu zela, eta mugimendua berramesteko prozesuan KOSA hausnarketa zikloa jarri dute martxan. Urriaren 27tik azaroaren 13ra izango da; eta Arrasateko gaztetxean izango da saioetako bat, bihar. EHGAMeko kide Joseba Gabilondo eskoriatzarrak eman ditu argibide gehiago.

Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimendua askotariko helburuekin sortu zen; besteak beste, baztertutako sexualitateak eta gorputzak askatze bidean jartzeko. Bada oraindik ere zer egina, baina testuingurua aldatu egin da 45 urteotan, eta ziklo berri bat ireki nahian ari dira EHGAMen.

KOSA hausnarketa prozesuak aldarrikapenak eta estrategiak bateratzea dute helburu EHGAMen deialdi berezia egin diete trans*, lesbiana, bisexual eta bestelako disidentzia sexualetako pertsona guztiei.

Informazioa eta izena emateko aukera daude kosa.ehgam.eus atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak