40 bat laguneko taldea osatu zen eta arduradunen eskutik Arrasateko azpiegituretan egiten dituzten askotariko jardueren berri izan zuten. Azpimarratu zituzten sentsibleak diren elektro-tresnen kudeaketa, berrerabilpena sustatzeko ekimenak, langileen formakuntzarako zein gizarteratzeko egiten dituzten programak edota lan esparrurako prestaketa...
Hala, elkartasun ekonomia, berrerabilpena, gizarteratzea eta jasangarritasuna dituzte, besteak beste, lan lerro nagusi eta horrekin batera bigarren eskuko produktuen salmenta duintzea.
Hori izan da azken denboretan helburu nagusietako bat eta lan handia egin dute, esaterako, Arrasateko denda itxuraldatzen eta modernizatzen.
Bisitariek harreta handiz jarraitu zituzten emandako azalpenak, eta ekitaldi amaieran denek txalotu zuten Emaus Fundaziotik egiten den lana.