Eli Dominguez (Ndank Ndank elkartea): "Espero dugu abenduan inauguratzea Dionewarreko kultura eremua"

Hamar urte betetzen ditu aurten Ndank Ndank elkarteak. Pandemiaren bilakaerak esango du zer nolako ospakizunak izango diren posible, baina ez dute baztertzen maiatzean Afrikaren Eguna egitea. Oraingoz kartel, logo, lelo eta marrazki lehiaketa dituzte martxan.

Askotariko lan lerroak dituzte zabalik Ndank Ndank elkartean. Esaterako, 'Teranga' dokumentala Bilboko Film Sozialen Jaialdian eman izana modu oso positiboan baloratu du elkarteko kide Eli Dominguezek. Aurrera begirako egitasmoei buruz galdetuta aipatu du lau senegaldar gazteren bisita dutela programatuta hurrengo hilabeteetarako eta bidaia baimenak lortu zain daudela.

Horrekin batera, espero dute abenduan inauguratzea Senegalgo Dionewar herrian amaitzear den kultura eremu berria.

Erlazionatuak

Mamadou Sarr: "Teranga-k sistema osoa jartzen du zalantzan"

Bergara

Bilboko Film Sozialen Laialdian proiektatuko dute laster Teranga dokumentala. Testigantzetan oinarritua, Bergarako Ndank Ndank elkarteak MUko ikasl...

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.