'ETAren jarduera armatuaren amaieratik, 10 urte'

Julen Iriondo M. de Zuazo 2021ko urr. 21a, 07:40

Presoez eta biktimez, bizikidetzaz, kontakizunaz eta arazo politikoaz dihardute, besteak beste, zortzi lagunek; hauek dira: PSE-EEko presidente izandako Jesus Egiguren; ezker abertzaleko Floren Aoiz; EAJren EBBko kide Xabier Barandiaran; Blanca Roncal zinegotzi sozialista ohia; Elena Laka abokatua; Joseba Arregi preso oñatiarraren emazte Nekane Basauri; Gogoan, por una memoria digna elkarteko Xabier Mugartza oñatiarra; eta Imanol Murua kazetaria.

Ezker independentistak Urriaren 18ko adierazpena plazaratu zuen astelehenean. Bertan esan zuten, besteak beste, ETAren indarkeriak eragindako biktimen "sufrimendua" ez zela "inoiz gertatu behar". Goienak prest zuen ordurako ETAk armak utzi zitueneko hamargarren urteurreneko ikus-entzunezkoa, eta bertan, hainbat protagonistak ETAren indarkeriari buruzko orain artekoak baino adierazpen sendoagoak eskatzen zizkioten ezker abertzaleari. Hori horrela, Aieteko adierazpenaren gaineko iritzia eskatu die Goienak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak