Aita Menni ospitaleak irekitako deialdian 500 kilo jaso dituzte oinarrizko produktuetan; pixoihalak, EPI jantziak, maskarak, pijamak, izarak eta toallak izan dira debagoiendarrek emandakoak, besteak beste. La Palmako herritarren beharrak asetzeko lehen bidalketa egin dute dagoeneko. Ekarpen ekonomikoa egiteko deialdiak irekita jarraitzen du, transferentzia eginez (La Caixa EF26 2100 7109 3122 0015 5652) edo Bizuma bidaliz (03748 kodigoa).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.