Urriaren 17rako antolatu dute ekimenaren seigarren edizioa, ohi moduan, Urkuluko urtegian. Lasterketan bildutako dirua Mundukidek Afrika eta Hego Amerikan bultzatzen dituen programa sozioekonomikoak garatzeko erabiliko da; inportantea delako munduko ipar hemisferioan jaio izanagatik ditugun pribilegioez kontzientzia hartzea eta, beraz, solidarioa izatea.
Hiru modu daude proban parte hartzeko, Mundukideren alde Urkuluko urtegiari buelta emateko: hiru bazkidez osatutako taldetan korrika egitea, nordic walking eran egitea edo oinez egitea.