2017an sortu zen lan gatazka eta ordutik 5 greba egun burutu dituzte. Datorren greba deialdia egitearen arrazoiak honakoak dira, ELAk esandakoan oinarrituta: "Prekarietatea nagusi da ospitalean, lanaldi partzialak dituzten langile ugari dago, egutegi jasanezinak dituzte, pertsonala falta da eta pazienteen ongizatean zuzenean eragiten ari da hau guztia. Ezin daiteke ahaztu osasun langileak direla, enpresa honek 10 milioi eurotako inbertsioak egin dituela lau urtetan eta langileek ez dute inolako babesik sentitu, guztiz aurkakoa".
Era berean, aipatu dute enpresarekin azkenengo bilera uztailaren 14an egin zutela: "Mahai horretan argi geratu zen langileen aldarrikapenak soldata igoerak, lanaldiak hobetzea, kontratazioa arautzea eta batez ere zerbitzuaren kalitatea hobetzeko beharrezko neurriak hartzea zirela. Langile batzordeak proposamen formala ere egin zion enpresari uztailean, negoziaketan urratsak eman asmoz, baina enpresak proposamen hori erantzun ere ez du egin".
Grebaren asmoetako bat Eusko Jaularitzako Osasun Sailari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari ere dei egitea izango da, "gatazkaren konponbidean esku har dezan".
Aita Menniko arduradunek adierazi dute ez dutela, printzipioz, adierazpenik emango.