HEMEN DEBAGOIENA

Dani Fano: "Musikaren munduan ikono handi bat izan beharko luke Jazinto Rivas 'Elgeta'-k"

Larraitz Zeberio Lekuona 2021eko urriaren 6a

Kalean da Jazinto Rivas Elgeta trikitilariaren bizitza gorabeheratsua jasotzen duen Sasi artean Elgeta komiki-albuma. Bi urtez Xabiroi aldizkarian atalka agertutako lanak komiki-album formatua hartu du orain. Getxoko komiki azokan harrera oso ona izan duela azaldu du ilustrazioak egin dituen Dani Fano irudigileak. Koldo Izagirrerena da gidoia. Kolorea Garluk marrazkilariarena da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak