Aristik eta Irizarrek estaldurarekin jarraitzen dute

Xabier Urtzelai 2021ko ira. 23a, 16:30

Euskaltel-Euskadi taldeak bost txirrindulari baieztatu ditu datorren urtera begira, eta bost horien artean dago Mikel Aristi. Taldeko beste bergararrak, Julen Irizarrek, lehenagotik zuen beste urtebeterako kontratua. Hala, bi debagoiendarrak talde laranjan izango dira 2022an.  

Euskaltel-Euskadi taldeak bost txirrindulari baieztatu ditu hurrengo urteari begira: Mikel Aristi (1993), Iker Ballarín (1997), Joan Bou (1997), Gotzon Martín (1996) eta Antonio Soto (1994). Aristi eskarmentu handiko txirrindularia da, 30 urte bete ez dituen arren. Aurten, denboraldi hasieran protagonista izan zen zenbait lasterketetan. Lautan helmugaratu zen bigarren postuan, GP Valentzian, Per Sempre Alfredo proban eta Alentejoko (Portugal) bi lasterketetan. 

Hala, Euskaltel-Euskadik guztira hamabi lagun baieztatu ditu 2022ra begira. Izan ere, aurretik aipatutako bost lagun horiei batu behar zaizkie joan den asteburuan Oñatin irabazi zuen Laboral Kutxako Unai Iribar, haren taldekide Xabier Mikel Azparren, Mikel Bizkarra, Julen Irizar (Bergara), Mikel Iturria, Juanjo Lobato eta Luis Angel Mate.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak