Norgehiagoka hasi aurretik omenaldia egin diote Gartzi-ri, hainbat urtez jokatu ostean, erretiroa hartu duelako, eta minutu bateko isilunea egin dute COVID-19ak eragindako hildakoen omenez.
Lehenengo zatia oso parekatua izan da. UDAkoek tarteka gol aukerak izan dituzte, batez ere hegaletatik egindako erdiraketei esker, baina ez dute ate aurrean asmatu. Partiduko gol bakarra Diaz de Mendibilek egin du bigarren zatiko 20. minutuan, bergararren defentsa txar bat aprobetxatuta.
Golak indarra eman die etxekoei eta hurrengo minutuetan nagusi izan dira berdegunean; hainbat gol aukera egin dituzte baina ez dute bigarrena lortu eta partiduko azken minutuetan sufritzea tokatu zaie bergararren azken erasoaldiak defendatzen.