Zinema denboraldia martxan, bailaran

Mireia Bikuña 2021ko ira. 17a, 12:57

Udako oporren ostean zinema komertzialaz gozatzeko aukera dago, bailaran. Arrasaten eta Oñatin asteburuan hasiko dira pelikulak programatzen. Bergaran, urrian helduko da zinema Seminarixoko pantailara.

Nora eta Spirit pelikulak dira Arrasateko Amaia antzokian programatuko direnak. Oñatin, aldiz, A todo tren. Destino Asturias eta Maia erlea.

Debagoieneko ia herri guztietan daude zinema aretoak, baina asteroko maiztasunarekin Arrasaten, Oñatin, Bergaran eta Aretxabaletan bakarrik eskaintzen dituzte filmak. Aste batzuetan emanaldi gutxiago egoten dira; izan ere, areto horietan bestelako ekitaldiak ere egiten dira eta zine emanaldien ordutegian eta egutegian eragiten dute.

Asteburuetako helduentzako eta haurrentzako programazioa zirkuitu komertzialeko filmekin osatzen dute.

Asteburu honetan, Oñatiko kultura etxean eta Arrasateko Amaia antzokian hasiko dituzte emanaldiak. Uda partean estreinatu diren pelikulak ikusteko aukera egongo da, Debagoienetik irten barik.

Bergarako Seminarixoan ere egongo da zinema ikusteko aukera. Bada, irailean ez da emanaldirik egongo. Urrian hasiko dira asteburuetako pelikulekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak