Eskarmentua du eskalatzen. Hamasei urte ditu eta hamar urte zituela hasi zen lehenengo hormak igotzen. Harrezkero, txapelketa askotan hartu du parte. Gustuko ditu erronkak, eta "lotsati samarra dela eta zine kontuetan sekula ibilitakoa ez dela" aitortzen duen arren onartu egin zuen Donostiako zinegileak bere istorioko protagonista, Sara, izateko egin zion proposamena.