EHNE eta ENBA sindikatuek deituta Gipuzkoako abeltzainek Esne Martxa egin zuten abuztuaren 25ean Usurbil eta Hernani artean. Esne litroaren merkatu prezioa hamar zentimo igotzeko eskatzen dute. Kostuak estaltzeko eta galerarik ez izateko zailtasunak dituztela salatu dute eta merkatalgune handiei egin diete eskaera nagusiki.
Esne litroaren prezioa 0,70 zentimora igotzea beharrezko ikusten dute sektorearen bideragarritasuna ziurtatzeko. Gaur gaurkoz, 0,60 zentimotik behera saltzen da merkatuko esnearen %45. Aretxabaletako abeltzain Julen Abasolo abuztuaren 25eko protesta ekitaldian izan zen. Egoera zein den azaldu du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.