Langabezia tasa %8,12ra igo da abuztuan Debagoienean

Hasier Larrea 2021ko ira. 2a, 14:46

Maiatzetik uztailera bitartean %8aren azpitik kokatu da langabezia tasa. Hala, guztira 2.531 lagun daude lanik gabe bailaran.

Abuztuko langabezia datuen berri eman du Eusko Jaurlaritzak gaur goizean. Arrasate da %10eko langabezia tasa gainditzen duen Debagoieneko herri bakarra. Bere atzetik datoz Bergara eta Eskoriatza, %7 pasatxoko tasarekin.

Aretxabaletan, Elgetan eta Oñatin populazio aktiboaren barruan dauden 100 pertsonatik 6 daude lanik gabe. Antzuolan, bestalde, %5eko datuak erregistratu dira, eta Gatzagan %3koak. Nabarmentzekoa da Aramaioren kasua, %2a baino baxuagoa baita bertan langabezia tasa.

Iazko abuztuarekin alderatuta, "hobeto"

Euskal Autonomia Erkidegoak, bestalde, 2 puntu eta erdiko igoera jasan du, eta Nafarroak ia bi puntuko jaitsiera. 

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak azaldu duenez, abuztuan jarduera ekonomikoa nabarmen gelditu da EAEn, "industrian eta merkataritzan batez ere". Hori dela eta, hilabete horretako bilakaera beste urte batzuetakoaren "antzekoa" dela azpimarratu du. Iazko urtea salbuetsita, ia 3000 pertsonak galdu baitzuten enplegua abuztuan. Horregatik nabarmendu nahi izan du joan den hileko datuetan emandako bilakaera.

Etorkizun hurbileko lan egoera hobetu egingo delakoan dago Eusko Jaurlaritza, batez ere, enplegua aurkitzeko arazo gehien dituztenen artean: "Emakumeak, gazteak eta 45 urtetik gorakoak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak