ALBISTEAK

Uda lehorraren ostean, zaparradak irailarekin, egunaren hasieran

Julen Iriondo M. de Zuazo 2021eko irailaren 1a

Iragarri baino lehenago iritsi dira trumoi, tximista eta zaparradak Debagoienera, eta, berez, prezipitazio handiagatik abisu horiak indarrean sartu behar zuenerako giro lasaia zen Arantzazun; hala ere, aurretik ere egin ere ez du egin euri gehiegi goi haietan, hiru litro baino ez.

Behean, Oñatin, adibidez, egin du gehixeago, hamaika litrora iritsi gabe, baina bota ditu zaparrada mardulak tarte batez. 

Uda beteko bi hilabeteetan, uztailean eta abuztuan, ere euri gutxi izan da aurten. 70 litro baino ez Arantzazun, uztailean 25 eta 45 abuztuan, eta ohikoa bi hilabeteak batuta 200 bat litro izan daitezke. Euri gutxi egin arren, hala ere, inguruak ez ditu gehiegi lehortu, Arantzazu alde hartan, berorik ere ez duelako egin, Pello Zabalaren arabera.

Datozen orduei begira, abisu horiak indarrean jarraituko du bihar gauerdira arte, prezipitazio handien arriskuagatik. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak