ALBISTEAK

Ekainean baino 30 lagun gutxiago daude langabezian Debagoienean

Maialen Santos 2021eko abuztuaren 3a

SEPE Espainiako Enplegu Zerbitzuak ezagutzera emandako langabezia datuen arabera, bailarako langabezia-tasak behera egin du uztailean. Guztira, 2.407 pertsona daude langabezian, aurreko hilabetean baino 30 gutxiago. 

Uztailean erregistratutako langabezia-tasa %7,94koa izan da; ekainekoa baino %0,10 txikiagoa. Alde nabarmenenak Arrasaten (-62) eta Bergaran (+15) erregistratutakoak izan dira. Herrietako errepasoa eginez gero, egoerak hobera egin du Antzuolan, Arrasaten, Elgetan, Oñatin eta Aramaion, eta okerrera, berriz, Aretxabaletan, Bergaran, Leintz Gatzagan eta Eskoriatzan.

Hurrengo taulan daude herri guztietako datuak:

Herria Ekaineko langabeak Langabeak guztira Langabezia-tasa
Antzuola -5 57 %5,13
Aramaio -1 14 %1,85
Aretxabaleta +17 225 %6,55
Arrasate -62 1.068 %10,23
Bergara +15 525 %7,27
Elgeta -2 34 %5,89
Eskoriatza +11 155 %7,63
Leintz Gatzaga +1 3 %2,17
Oñati -4 326 %6
GUZTIRA -30 2.407 %7,94

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak