Mendi ibilaldiak dira turismo eskaintzaren proposamen nagusiak

Imanol Beloki Unamuno 2021ko uzt. 20a, 19:03

Uztailean eta abuztuan turismo eskaintza zabala izango da Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan. Ohiko mendi ibilaldiak eta Zubiate labera bisita dira azpimarrarrienak, Eskoriatzan, eta, Gatz museora eta Dorleta Santutegira bisitak, berriz, Gatzagan.

Betiko mendi bideez gain, Zubiate labea ere hor dago, baina, aurtengo oporraldian ez da egongo Ezkutuko Altxorrak deritzon programako bisitarik, eta ezta Ibarraundi museoa bera ere bisitatzerik.

Obrak udaletxean

Eskoriatzako udaletxeko harreragunean zerbitzu guztiak batzeko lanak egingo dituzte, uztaila amaieran. Astelehenean aurreikusten da lanekin hastea. Beraz, uztailaren 26tik aurrera Eskoriatzako udal zerbitzuak Ibarraundi museoan emango dira udaletxeko ohiko ordutegian: 09:00etatk 14:30etara uztailean, eta 09:30etatik 13:00era abuztuan.

Zubiate labera bisita egiteko, aldez aurretik izena eman beharko da, 943 71 54 53 telefono zenbakira deituta edo Ibarraundi@eskoriatza.eus helbidera idatzita

Mendi ibilaldiak

Eskolore, betiko bideak izenpean triptikoa ere ikusgai dago Eskoriatzako mendietan ibilbideak egiteko. Ibarraundi museotik hiru proposamen egiten dituzte:

Latabide: (12 km, 4 ordu eta 15 min). Apotzaga elizatean San Migel parrokia eta hilerri zirkular interesgarri bat ikus daitezke, EAEko monumentu multzoa deklaratua. Gellaon Andre Mariaren Zeruratzearen parrokia dago ikusgai, ate erromaniko interesgarria duena.

Mandobide: (12 km, 3 ordu eta erdi). Bolibar elizatean, San Migel parrokia, XVIII. mendeko egurrezko bobeda duena. Elizate horretan, Axtroki inguruan, K. a. VII-VIII. mendeetako urrezko bi ontzi aurkitu ziren. Mendiola elizatean, San Joan Bataiatzailearen parrokia eta bista paregabeak.

Trenbide: (25 km eta 7 ordu). ​​Mazmela elizatean Andre Mariaren Zeruratzearen eliza (1598) eta San Bartolome ermita daude. Marin elizatean, Santa Maria Magdalena parrokia (erretaula barrokoa) eta estilo neoklasikoko hilerri interesgarria. Zarimutz elizatean, San Pedro parrokia eta gerra zibila amaitu ondoren eraikitako monolitoa, 1937ko apirilaren 1ean eraitsitako hegazkin alemaniarreko pilotu zen Blankenagel tenientearen oroimenez bere kideek egindakoa.

Enekoren gazteluko ibilbidea da beste mendi ibilaldi proposamen bat. Eskoriatza-Atxorrotx-Gatzaga inguretan, 7,57 kilometroko bidea dena.

Gatzagako turismo eskaintza

Leintz Gatzagako Gatz Museoan eta Dorleta Santutegian bisita gidatuak egingo dituzte uztailean eta abuztuan. Eguaztenetik domekara arteko egunetan, biak barne, egongo da aukera bisita egiteko; 12:00etan eta 13:00etan. Bisita gidatua egiteko, interesdunek aldez aurretik erreserbak egin beharko dituzte. Horretarako, 943 71 47 92 telefono zenbakira deitu daiteke edo mezu bat bidali reservas@gatzmuseoa.com helbidera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak