Asko dira gizarte moduan gaur gaurkoz ditugun erronkak. Hor daude larrialdi klimatikoa, inklusioa, lanaren etorkizuna, digitalizazioa… D2030 dinamikarekin hainbat arlotan eragingo duten ekintza edo esku-hartze proposamenak jarri dira martxan.
Hamahiru proiektuk edo prototipok osatzen dute eta horien izaera askotarikoa da; lanaren etorkizunarekin, energiarekin, komunitatearen parte hartzearekin edo inklusioarekin lotutakoak dira. Goiz osoko lan saio berezia dute Arantzazuko Gandiaga Topagunean. Helburua da elkarren arteko eragin dinamikan jarduteko aukerak identifikatzea eta aztertzea. Azken finean, konexioak bultzatzea.
D2030eko prozesu zuzendari Jone Espilla Arrietak eta Saiolaneko ordezkari Eneko Odiagak eman dituzte xehetasunak. Mondragon Unibertsitateko Roberto Uribeetxeberriak, Ereindajan Jangelak proiektuko Ainhoa Narbaiza Irizarrek eta Debagoieneko Antzerki Plataformako Josu Zubia Markuletak, berriz, esku artean duten egitasmoaren nondik norakoak azaldu dituzte.