UNED Bergarak zabalik du hurrengo ikasturterako matrikula epea, bi master gehiagorekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko uzt. 9a, 11:49

Une honetan hutsik daude UNED Bergarako ikasgelak eta korridoreak, baina urtero ia bi mila ikaslek egiten dute matrikula bertan. Amaitu da 2020-2021 ikasturtea, baina zuzendaritzako kideak hurrengoa prestatzeko lanean ari dira. Atzo egin zuten uda aurreko aurkezpena. Matrikula zabalik da urriaren 21era arte.

Bideo konferentzia bidezko aurkezpena izan zen. Eskaintza gora doa poliki-poliki eta horrekin batera matrikula egiten duten ikasleen kopurua. 

Ikasleen profila ere aldatzen doa. Gero eta gehiago dira unibertsitateko ikasketak egiteko UNED aukera egiten duten gazteak. Zalantzarik gabe unibertsitateak eskaintzen duen malgutasunak erakarrita.

UNED Bergararen atari digitalean dago ikusgai hurrengo ikasturterako eskaintza. 28 gradu, 11 gradu konbinatu, 78 master eta 19 doktoretza programa dira. Berezko Ikastaroen eskaintza ere zabala da. online Hizkuntza Ikastaroak zein Unibertsitatera Sartzeko Ikastaroak ere nabarmentzekoak dira. Berrikuntzen artean, berriz, bi master daude: Fisika Aurreratuko Masterra eta Artearen Historiako Ikerketa Masterra.

Irailean bigarren aurkezpen ekitaldi bat egingo dute. Matrikula zabalik da urriaren 21era arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak