ALBISTEAK

Maiatzean baino hamasei pertsona gehiago daude langabezian Debagoienean

Uxue Igarza Loiola 2021eko uztailaren 2a

Bailarako langabezia-tasak, apur bat bada ere, gora egin du ekainean. Guztira, 2.437 pertsona daude langabezian, aurreko hilabetean baino hamasei gehiago. Beste modu batera esanda, 100 debagoiendarretik zortzi daude lanik gabe.

Ekainean erregistratutako langabezia-tasa % 8,04koa izan da; maiatzekoa baino % 0,05 handiagoa. Alde nabarmenenak Arrasaten (+19) eta Bergaran (-19) erregistratutakoak izan dira. Herrietako errepasoa eginez gero, egoerak hobera egin du Antzuolan, Bergaran, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan eta okerrera berriz Aramaion, Aretxabaletan, Arrasaten, Elgetan eta Oñatin.

Hurrengo taulan daude herri guztietako datuak:

Herria Maiatzeko langabeak Langabeak guztira Langabezia-tasa
Antzuola -4 62 % 5,58
Aramaio +1 15 % 1,98
Aretxabaleta +13 208 % 6,05
Arrasate +19 130 % 10,83
Bergara -19 510 % 7,06
Elgeta +5 36 % 6,24
Eskoriatza -10 144 % 7,06
Leintz Gatzaga -1 2 % 1,45
Oñati +12 330 % 6,07
GUZTIRA +16 2.437 % 8,04

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak