COVID pasaportea gaurtik indarrean da Europako Batasunean

Mirari Altube Arrese 2021ko uzt. 1a, 09:03

Uztailaren 1arekin batera indarrean sartu da Europako Batasuneko herrialde ia guztietan COVID pasaportea. Agiri horri esker Europa osoan zehar bidaiatu ahal izango da berrogeialdirik egin beharrik izan gabe.

Azken asteetan Hego Euskal Herrian 190.000 pertsona inguruk eskuratu dutela iragarri dute, 127.500ek EAEn eta 61.600ek Nafarroan. Ez da beharrezkoa izango agiri hori bidaiatzeko baina aldean darmanak kontrolak samurrago pasatuko ditu.

Agiri edo kode hori gailu mugikor guztietan eraman ahal izango da, baita paperean ere.

Hiru ziurtagiri mota daude:

  1. Txertaketa-ziurtagiria (txertoaren dosi bat edo bi jarrita dutela ziurtatzen dutenei).
  2. Errekuperazio-ziurtagiria (PCR positiboa izan eta hurrengo 11 eta 180 egun bitartean ematen da).
  3. Proba negatiboaren egiaztagiria (antigenoen proban 48 ordu lehenago eta PCR proban 72 ordu lehenago proba diagnostiko negatiboa izan duten pertsonei). Proba diagnostikoren kostua eskatzaileak ordaindu beharko du, laborategi pribatuetan egindako proba negatiboek bakarrik izango dutelako balioa.

Ziurtagiri horiek Osakidetzaren webgunean eska daitezke.

Osasun sailburuak adierazi du gainera, ziurtagiria telematikoki lortzerik izan ez duten pertsonentzat, gaurtik aurrez aurre eskuratzeko aukera irekiko dela Zuzenearen hiru bulegoetako edozeinetan, hitzordua eskatuta. 

Dokumentua hamabi hilabetez behin berritu beharko da eta Sendagaien Europako Agentziak (EMA) onartutako txertxoentzat balio du; oraingoz, Pfizer-BioNTech, Moderna, Astrazeneca eta Janssen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak