Sinadura digitalik gabe ere lortu daiteke COVID ziurtagiria

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 23a, 15:39

Europar Batasuneko herrialdeetara joan-etorriak erraztea helburu duen dokumentua eskuratzeko, beste aukera bat jarri du Osakidetzak. Kasu honetan, ez da beharrezkoa izango sinadura elektronikoa erabiltzea.

Osasun sailburuak azaldu duenez, "bideak erraztea" nahi izan du Osasun Sailak, eta orain, osasun txarteleko zenbakiarekin eskatu ahal dira COVID pasaporteak Internet bidez. Bi dokumentu eska daitezke: txertaketa-ziurtagiria eta errekuperazio-ziurtagiria (PCR positiboa izan eta hurrengo 11 eta 180 egun bitartean emango dena).

Bi esteketan klik egin ostean, honako datu hauek bete behar dira:

Osakidetzako txartelaren zenbakia, jaiotze-data eta norberaren lehenengo abizena jarri behar dira dagozkien karratuetan. Ondoren, azpian ageri diren hizkiak idatzi behar dira captcha jartzen duen karratuan. Bukatzeko, egiaztatu telefonoa aukerari eman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak