Covid Ziurtagiri Digitala eskuragarri egongo da EAEko herritarrentzat

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 8a, 15:55

Europako zenbait herrialdetan erabiltzen den COVID-19 pasaporte digitalaren irudia.

Europar Batasuneko herrialdeetara joan-etorriak errazteko helburu duen dokumentu zibilak txertaketa-ziurtagiria, berreskuratze-ziurtagiria eta proba negatiboaren ziurtagiria hartuko ditu baitan. Ekainaren 9tik aurrera egongo da eskuragarri, eta uztailaren 1ean jarriko da indarrean.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek ekainaren 9an eskuratu ahalko dute Europar Batasunaren Covid Ziurtagiri Digitala. Osakidetzaren webgunean jarriko dute eskaera egiteko esteka, eta sinadura digitalaren bidez eskuratu ahalko da.

Dokumentua uztailaren 1ean sartuko da indarrean, eta Sagarduik esan duenez, ordura arte "informazioa eta ziurtagiria lortzeko prozesua eguneratzen" jardungo dute.

Bestetik, sailburuak esan du Covid Ziurtagiri Digitala Europar Batasuneko herrialde baterako "bidaia erraztea" helburu duen dokumentu zibila dela, eta ez "helburu sanitarioa" duen dokumentua.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak