Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala eskuratzeko bi aukera ematen ditu oraingoz Osakidetzak: txertaketa-ziurtagiria eskatzea edo errekuperazio-ziurtagiria eskatzea. Horretarako, momentuz, sinadura elektronikoaren bidea dago soilik irekita.
Eskuratu agiria, urratsez urrats
- Osakidetzako webgunera sartu.
- Koronabirusa atalera joan.
- Behin irekia.eus-en egonda, COVID-19 informazioa atalean sakatu.
- Azken aukera klikatu: EB-ko Egiaztagiri Digtala. Ondoren, beheraino joan.
- Behar duzun aukera sakatu.
- Aurrera egiteko, nahitaez behar da identifikazio elektronikorako aukera edo sinadura digitala; adibidez, aurrez aurre bulegoetan eskatzen den BakQ sistema.
-
- Sinadura elektronikoa egin ahal izateko baliabide bat da BakQ . Funtsean, erabiltzailea (NAN/AIZ), pasahitza eta koordenatuen joko bat da, eta horiek erabilita, administrazio publikoen zerbitzuetan online egin daitezke kontsultak edo tramiteak. Bailaran, kazeta guneez gain, puntu hauetan eska daiteke.