EAEko herritarren % 48,3k bukatu du bere txertaketa zikloa

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 30a, 13:44

Dagoeneko bi milioi baino gehiago dira Osakidetzak jarri dituen txertoak. Hala, hamasei urtetik gorako herritarren % 67k jaso du dosi bat gutxienez eta % 48,3k bukatu du bere txertaketa prozesua. 

Iritsi diren 2.197.730 dosietatik, 2.071.204 jarri dira Euskal Autonomia Erkidegoan (% 94,2). Bestetik, 1.267.740 lagunek jaso dute ziztada bat eta 914.418 dira txertaketa prozesua bukatu duten herritarrak.

Osasun Sailak jakinarazi duenez, 16 urtetik gorako herritarren % 67k jaso du dosi bat gutxienez eta EAEko biztanleen % 48,3k bukatu du bere txertaketa prozesua. Bestetik, orain arteko datuek erakusten dutenez, % 1,6 izan dira txertoa jarri ez dutenak (kontraindikazioengatik edo uko egin diotelako).

Txertoen konpainiei erreparatuta, Pfizerren 1.441.916 txerto jarri dira, AstraZenecaren 352.719,  Modernaren 202.408 eta Janssenen 74.161.

Adin-taldea 1. dosia Inmunizazio handiena
100 edo gehiago % 95,1 % 94,1
90 - 99 % 93,0 % 92,0
80 - 89 % 96,9 % 96,4
70 - 79 % 95,4 % 95,0
60 - 69 % 91,9 % 53,9
50 - 59 % 88,9

% 76,0

40 - 49 % 71,5

% 22,9

30- 39 % 23,1

% 14,3

20 - 29 % 14,6

% 12,7

16 - 19 % 3,5

% 2,4

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak