Datorren eguaztenean batuko da berriz LABI

Uxue Igarza Loiola 2021eko ekainaren 30a

Lehendakariak uztailaren 7rako deitu du LABIren hurrengo bilera. Datuek okerrera egin dute azken orduetan, baina agintariek Bizi Berriren hurrengo plana onartu edo ez izango dute mahai gainean, datorren eguaztenean.

Momentura arte indarrean egon diren arauen erakinkortasuna neurtu eta horiek mantendu edo moldatu erabakiko dute agintariek; horretarako, osasun adituek egindako txostena izango dute oinarri. Gainera, Bizi Berri IV planaren onarpena ere eztabaidatuko du LABIk hurrengo bileran.

Bestetik, Itziar Larizgoitia Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria izan da gaur Legebiltzarreko Osasun Batzordean, eta esan du Delta aldaera nagusitzen ari den honetan, bi bide jarraitu behar direla: txertatzen jarraitzea eta mugikortasuna mugatzea. Larizgoitiaren arabera, agerraldi gehiago egongo dira udan eta zuhurtziaz jokatzea izango da gakoa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak