Zabaldu dituzte ateak elkarte gastronomikoek

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko eka. 28a, 17:15

Zabalik dira, atzera ere, elkarte gastronomikoak; asko behintzat, bai. Eta elkarteetako zuzendaritza taldeetako kideek makina bat lan egin behar izan dute egunotan bazkideek guztia prest aurkitzeko.

Oñatiko Oñarri elkartean hamar laguneko kuadrilla elkartu zen zapatuan afaltzeko. Egubakoitzean ere bazkaria eta afaria izan ziren bertan. Kuadrilla honek asteroko hitzordua zuen elkartean pandemia hasi aurretik. Luze jo du etenaldiak, eta jakitun dira neurri bereziak zaintzea eta indarrean dagoen araudia errespetatzea ezinbestekoa dela oraindik ere. Baina gauza handia izan da aste honetan, aspaldiko partez, lagunartean elkartzeko aukera izatea.

Zortzi hilabetez izan dira elkarteak itxita eta guztia berriz ere martxan jartzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula: garbiketak, inbentarioak, bazkideak ganoraz informatzea... Elgetako Ozkarbi elkartean ere egin dute ahalegina.

Izan ere, baldintza jakin batzuekin ireki ahal izan dute elkarte gastronomikoek. Goizeko bederatzietatik goizaldeko ordu biak arteko tartean egon daitezke zabalik. Gehienez ere edukieraren erdiarekin eta asko jota sei lagun mahai bakoitzeko. Zutik edota barran ezingo da kontsumitu, eta, espazio itxi guztietan legez, maskararen erabilera nahitaezkoa izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak