Boluntario bila dabiltza Bergarako Elikagai Bankurako

Eneko Azurmendi Barrena 2021ko eka. 14a, 16:57

Gipuzkoako Elikagai Bankuak Bergaran duen egoitzan boluntario bila ari dira uda sasoirako. Hain zuzen, 60 lagun aritzen dira egunerokoan laguntzen, eta beste hamarren beharra dute horien bajak eta oporrak betetzeko. 

Elikagai bankutik azaldu dute iazko udan ez zutela arazorik izan, pandemiaren eraginez asko oporretan izanda ere etxean geratu zirelako. Aurten, baina, egoera bestelakoa da. 

Boluntario profil zehatzik ez dute eskatzen, soilik borondatea erakutsi eta laguntzeko konpromisoa hartzea. Egin beharrekoei lotuta, Bergarako elikagai bankuan bi lan ildo dituztela azaldu dute boluntarioek, eta horietan garrantzitsuena da eguneroko otorduen banaketa. Horretaz gain, 30 lagunek baino gehiagok hilean behin jasotzen duten elikagaien poltsa prestatzea ere badagokie Bergaran aritzen direnei. Bost talde ezberdinetan egiten dute lan, horietako bakoitzak, astean behin. 
 
Interesatuak telefono bidez zein helbide elektronikora mezua idatziz jar daitezke boluntarioekin harremanetan: 943 76 21 90 eta bergara@bancoalimentosgipuzkoa.org.

Azkenik, elikagai bankutik esan dute udaberriko elikagai bilketa urria izan dela aurtengoan, iazkoarekin alderatuta erdia soilik jaso dutelako. Hala, datozen hilabeteetan zein Gabonetako elikagai bilketan dute itxaropena jarrita, eta herritarrei laguntzen jarraitzeko deia luzatu diete. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak