ALBISTEAK

Komunikazio Campuserako izen-ematea azken astean sartu da

Julen Iriondo Mtz. de Zuazo 2021ko eka. 11a, 14:56

Mondragon Unibertsitateak eta Goienak antolatuta uztailean Aretxabaletan, Ikus-entzunezko Komunikazio graduaren instalazioetan, egingo den campusa aukera paregabea da komunikazioaren hainbat alderdiren sekretuak ezagutu eta haietan trebatzeko.

Ikasiz ondo pasatzeko, ondo pasatuz ikasteko aukera aparta da, zaletasun bera duten beste hainbat gazterekin uztaileko aste bateko goizak partekatuz. Eta komunikazio arloko profesionalen parte-hartzearekin: Aiora Mujika @probatxoa youtuberra, Ainhoa Vitoria irrati esataria eta Xabier Urtzelai Goienako kazetaria; youtuber izateko gakoak, poadcastak nola egin eta fotokazetaritza izango dituzte lanketa-gai.

Informazioa eta izen-ematea

  • Bi txanda: lehena, uztailaren 5etik 9ra; bigarrena, 12tik 16ra.
  • 09:00etatik 13:30era, ordu erdiko atsedenaldiarekin.
  • Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitatearen Komunikazio campusean.
  • DBH-4ko eta batxilergoko lehen mailako neska-mutilentzat.
  • Izen-emate epea: 2021eko maiatzaren 3tik ekainaren 18ra.
  • Prezioa: 125 euro.
  • Informazio gehiago: 600 04 66 89 (telefonoa, Whatsapp, Telegram) eta komunikazioudalekuak@gmail.com
  • Izen-ematea: www.goiena.eus/bereziak/udalekuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak