Oñatin eta Bergaran badira nobedadeak ekonomia sozialarekin lotuta

Julen Iriondo Mtz. de Zuazo 2021ko eka. 9a, 15:44

Ekonomia sozial eraldatzailea eta hainbat esparrutan burujabetza nola handitu izan dute hizpide Oñatiko Udalak antolatutako mahai-inguruan. Talaios kooperatiba Udalarentzat lanketa ari da egiten zentzu honetan, eta ekonomia produktiboaz gaindi pentsatu beharra nabarmendu du Beñat Irasuegik.

Ekonomiaren nondik norakoak soilik ahaltsuenen esku daudela pentsa liteken garaian Oñatiko Udalak herriaren garapen ekonomikorako estrategia bere gain hartzea oso garrantzitsu jo du Irasuegik, eta aliantza publiko-komunitarioaren garrantzia azpimarratu du.

Hain justu, horrela, herri mugimenduaren eta Udalaren artean sortu da Bergaran oraindik aurkezteke dagoen egitasmoa, itxialdi garaiko kezketatik abiatuta sortu ere; hezkuntza, elikadura, kultura... arloko kezkak izan ziren jatorrian, eta haiei beste esparru garrantzitsu batzuk gehituta dira martxan jartzekoak Debagoiena2030-en trazako dinamika bat herri mailan, iraunkorra izango dena denboran. Udala, Olatukoop, Lanki eta D2030 ari dira horretan lanean.

Biziola, berriz, Goierriko ekimena da, hamar-hamabi kooperatiba txikiren elkarlanetik sortua, hasiera batean erakundeen eta enpresa handien laguntzarik gabe, nahiz eta badirudien aurrerantzean jasoko dutela laguntasun hori ere. Elikadura arloko egitasmoa da, ekoizpenetik abiatuko dena baina beste hainbat esparru hartuko dituena: banaketa, transformazioa...

Azkenik, D2030-eko Elena Herrartek azpimarratu du, besteak beste, gizarte eraldaketarako egitasmoak aurrera eramateko esperimentatzeko aukera izateak duen garrantzia, probak egiteak eta baita huts egiteko aukera izateak ere, bide zuzenarekin asmatzera bidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak