Jaurlaritzak azpimarratu du LABIren neurriak direla EAEn indarrean egongo direnak

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 5a, 13:44

Gaur, zapatua, argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofiziala, eta bertan daude jasota eguaztenean, Lurralde Arteko Kontseiluaren ostean, Ministerioak ebatzitako arauak. Gainera, dokumentuan zehazten denez, erkidegoek nahitaez bete behar dituzte aldizkarian jasotakoak.

Ministerioaren asmoei jarraiki, EAEko ostalaritza establezimenduetako barrualdeak itxita egon beharko lirateke gaur –erkidegoa planaren 3. agertokian kokatzen baita–. Horrez gain, terrazen edukiera % 75era jaitsi beharko litzateke, baina tabernen ordutegia 00:00etatik 01:00era luzatuko ahalko litzateke. Nolanahi ere, aldizkari ofizialean, ez da taberna barruan kontsumitzeko debekuari buruzko aipamenik agertzen.

Bide horretatik, Jaurlaritzak berretsi du EAEn ez direla Ministerioak markatutako neurriak aintzat hartuko, baizik eta LABIk astelehenean hartutakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak