Apirilean baino 139 langabe gutxiago erregistratu dira maiatzean

Uxue Igarza Loiola 2021ko eka. 2a, 11:14

Debagoieneko langabezia-tasak nabarmen egin du behera azken hilabetean. Guztira, 2.421 pertsona daude langabezian, baina aurreko hilabetean baino 139 gutxiago dira. Jaitsiera nabarmenena Arrasaten izan da, eta ondoren, Aretxabaletan eta Bergaran.

Maiatzean erregistratutako langabezia-tasa % 7,99koa izan da; martxokoa baino % 0,46 txikiagoa. Alde nabarmenena Arrasaten erregistratutakoa izan da, izan ere, aurreko hilabetean baino 71 lagun gutxiago daude langabezian. Aramaion, Aretxabaletan, Bergaran eta Elgetan ere egoerak hobera egin du, eta Leintz Gatzagan eta Eskoriatzan berdin mantendu dira kopuruak –apirileko langabetu kopuru bera erregistratu dute maiatzean–.

Bestetik, ordea, Antzuola izan da aurreko hilabetean baino langabe gehiago erregistratu dituen bailarako herri bakarra: apirilean baino lau antzuolar gehiago daude langabezian.

Hurrengo taulan daude herri guztietako datuak:

Herria Maiatzeko langabeak Langabeak guztira Langabezia-tasa
Antzuola +4 66 % 5,94
Aramaio -1 14 % 1,85
Aretxabaleta -22 195 % 6,68
Arrasate -71 1.111 % 10,64
Bergara -13 529 % 7,32
Elgeta -2 31 % 5,37
Eskoriatza = 154 % 7,58
Leintz Gatzaga = 3 % 2,17
Oñati -34 318 % 5,85
GUZTIRA -139 2.421 % 7,99

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak