Herrien arteko pilota txapelketa, martxan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko mai. 17a, 18:27

Aste bukaeran eman diote hasiera herrien arteko pilota txapelketari. Eskuz binakako modalitatean Debagoieneko hiru herrik eman dute izena; Aloña Mendik, Bergarak eta Aretxabaletak eta aurreko egunotan jokatu dituzte lehen kanporaketako joaneko partiduak. Debagoieneko hiru taldeek jokatuko dute etxean, baina emaitzek ez dute lagundu.

Aretxabaletako pilotariek, esaterako, Hernanikoak izan dituzte atzo aurrez aurre. Jokatutako hiru norgehiagokak galdu zituzten. Juan Mari Errasti prestatzailea triste zen. Argi du aurten sufritzea tokatuko dela. 

Pandemia egoerak eragina izan du pilota taldeetan ere. Entrenatzeko debekuek hasieran eta neurri murriztaileak gero eragina izan dute gazteen prestaketa saioetan zein motibazioan. Konfinamenduak ere ez dira gutxi izan.  Iaz ez zen txapelketa jokatu. Zailtasunak zailtasun aurtengoa martxan jarri izana modu positiboan baloratzen du Errastik. Hamasei taldek eman dute izena eta konpromisoak eragingo du gazteak frontoira itzultzea.

Arerio garrantzitsuak izan dituzte aste bukaeran Oñatik eta Bergarak ere. Aloña Mendiko jokalariek ere galdu egin dituzte kanporaketako honetako lehen hiru partiduak. Gainetik pasa dira azpeitiarrak. Bergararrek maila hobea erakutsi dute, baina lehen jardunaldiko bi partidutik bakarra irabazita. Hurrengo aste bukaeran jokatuko dituzte lehen kanporaketa honetako itzulerako norgehiagokak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak