Mankomunitateak aholkularitza zerbitzua eskainiko die ibarreko klubei

Hasier Larrea 2021ko mai. 18a, 15:39

Debagoiena Mankomunitateko kirol batzordeak aholkularitza zerbitzua eskainiko die ibarreko klubei. Zerbitzua doanekoa izango da, eta bi helburu nagusi ditu: kirol kluben egoera legala, administratiboa eta fiskala eguneratzea, eta erakunde publikoekin bete behar dituzten baldintzak betetzen laguntzea. Eta bestetik, izapide administratibo horiek egiten laguntzea.

Egitasmo honekin, Debagoiena Mankomunitateko kirol batzordeak, aipaturiko beharra eta eguneratze beharra duten eskualdeko kirol klubei laguntza eskaini nahi die, beraien egoera erregularizatzeko. Horrela bada, Mankomunitateko ordezkariak hurrengo egunetan eskualdeko herri ezberdinetako klubekin jarriko dira harremanetan egitasmoaren berri eman eta interesa dutenen izen-emateak jasotzeko. Aholkularitza zerbitzuak 9.000 eurotako aurrekontua du eta zerbitzua 2021-ean gauzatuko da, ekaina-abendua bitartean. Zerbitzua Kirol Management S.L.U. kirol arloko aholkularitzak emango du Debagoiena Mankomunitateak kontratatua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak