Apirilaren bukaeran hasi ziren protestak Kolonbian, Ivan Duque presidenteak planteatutako erreforma fiskalaren kontra. Erreforma fiskalaren proiektua atzera bota zuen Duquek maiatzaren 2an, baina protestek aurrera jarraitzen dute. Indepaz eta Temblores erakundeen arabera, dagoeneko 47 dira protestetan hil direnak, horietatik 39 indarkeria polizialaren ondorioz; zaurituak eta desagertuak ehunka dira. Kolonbian bizi den Asier Elorza arrasatearrak azaldu du zein den egoera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.