ALBISTEAK

Komunikazio udalekuak antolatu dituzte nerabeendako

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko mai. 6a, 17:40

Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak komunikazio udaleku irekiak antolatu dituzte DBH4 eta Batxilergoko lehen mailako gazteei zuzenduta. Astebeteko bi txanda izango dira, uztailean egingo dituztenak, Mondragon Unibertsitateko Komunikazio campusean. Dagoeneko irekita dago izen-ematea.

Udalekuen helburua da gazteak modu kritiko, praktiko eta dibertigarrian hurbiltzea komunikazioaren mundura. Egunero jasotzen den informazio zaparradaren aurrean pentsamendu kritikoa garatzeko beharra nabarmendu dute antolatzaileek.

Mondragon Unibertsitateko irakasleek eta Goienako profesionalek hartuko dute parte komunikazio udaleku ireki horietan. Era berean, landuko diren gaietan ezagunak direnek eta eskarmentua dutenek emango dituzte master-eskolak: Aiora Mujika @probatxoa izena erabiltzen duen youtuberrak; Ainhoa Vitoria komunikatzaile eta Gazteako irrati esatariak; eta Goiena Komunikazio Taldeko Xabier Urzelaik.

Izen-emate epea zabalik

Izena emateko epea zabalik dago ekainaren 18ra arte, eta prezioa 125 euro da. Lehenengo txanda uztailaren 5etik 9ra izango da, eta bigarrena uztailaren 12tik 16ra. Plaza mugatuak izango dira; txanda bakoitzean, gehienez ere, 25 lagun elkartuko dira, eta COVIDak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak beteko dira udalekuetan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak