ALBISTEAK

Debagoienean 5.300 txerto inguru jarriko dituzte egunotan

Txomin Madina Milikua 2021ko mai. 5a, 18:01

Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatutako hitzaldian koronabirusaren prebentzio neurrien eta txertoen inguruan egin dute berba Debagoieneko ESIko erizain Rosa Domingok eta Jose Ramon Bardecik. Azaldu dutenez, asteburuan 2.300 dosi jarri zituzten eta asmoa da aste honetan zehar beste 3.000 jartzea. Txertoa hartu eta gero prebentzio neurriak mantentzearen garrantzia ere nabarmendu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak