Fiskaltzaren arabera, ezin dira mugikortasuna eta ordutegiak mugatu, alarma egoerarik gabe

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 5a, 16:11

EAEko Fiskaltza Nagusiak Jaurlaritzak landutako dekretuaren zirriborroa aztertu du, eta ez dator bat zenbait alderditan; adibidez, itxiera perimetrala eta etxeratze agindua mantentzean.

Madrilgo Gobernuak alarma egoera bertan behera uzten duenerako dekretua prestatzen ari da Jaurlaritza, eta zirriborroa helarazi dio Auzitegi Nagusiari. Urkulluk adierazitakoaren arabera, "orain arte ezarritako neurriak" dira dekretuan jaso dituztenak; tartean, etxeratze agindua eta itxiera perimetrala mantentzea.

Fiskaltza, baina, ez dator bat horrekin eta argudiatu du ezinezkoa dela "eskubide konstituzionalak mugatzea" alarma egoeraren estaldurarik gabe. Bestetik, azaldu du bilkurak gehienez lau pertsonatara mugatzeko arauarekin bat etor litekeela, horrek "ez duelako urratzen" herritarren biltzeko eskubidea. Gauzak horrela, Fiskaltzak txosten bat aurkeztu du Administrazioarekiko Auzietako Salan.

Jaurlaritzak maiatzaren 10ean sartu nahi du indarrean dekretua, eta data horretatik aurrera, Urkulluren gobernuak aukera izango du Auzitegi Gorenera jotzeko; horrek baitu azken hitza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak