Mugimenduei, bilkurei eta ordutegiei lotutako neurriak mantendu nahi ditu Jaurlaritzak

Uxue Igarza Loiola 2021ko mai. 4a, 14:53

Atzo lehendakariak aurreratu bezala, Jaurlaritza dekretu bat lantzen ari da Madrilgo Gobernuak alarma egoera bertan behera uzten duenerako; hots, maiatzaren 9rako. Lau eta bost aste bitartean egongo da indarrean, eta astelehenean bertan ezarriko litzateke.

Maiatzaren 9an alarma egoera luzatzen ez bada, hilaren 10ean Jaurlaritzak dekretua sartuko du indarrean. Urkulluk adierazi zuen "orain arte ezarritako neurriak" izango direla bertan batuko direnak, eta Zupiriak berretsi egin du hori: "Datozen hilabeteetan neurriak hartzen jarraitu beharko dugula aurreikusi da (…) Ikusi dugu mugimendua, biltze eskubidea eta gaueko ordutegiak arautzea eraginkorra dela". 

Azken hitza, Auzitegi Gorenak

Madrilgo Ministroen Kontseiluak errege dekretu bat onartu du gaur, erkidegoen "ziurgabetasun juridikoari" erantzuteko. Hala, maiatzaren 10etik aurrera, erkidegoetako gobernuek Auzitegi Gorenera jo ahal izango dute, Madrilgo Gobernuak bertan behera utzi nahi dituen neurrien aurrean (mugikortasuna, etxeratze agindua edo herritarren bilkuren muga), babesa izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak