Mendiko buzoien argazkien erakusketa jarri dute Inkernu tabernan

Imanol Beloki Unamuno 2021ko mai. 4a, 19:39

Aramaioko, Gatzagako, Aretxabaletako eta Eskoriatzako zenbait tontorretako buzoien 34 argazki batzen dituen erakusketa ireki dute Eskoriatzan, Inkernu tabernan. Atxorrotx Kultura Elkarteak jarritako erakusketa hilaren amaiera arte egongo da ikusgai, eta, bide batez, lehiaketa ere jarri dute martxan.

Juan Luis Zubizarreta, Atxorrotx Kultura Elkarteko kidea izan da erakusketako 34 argazkien egilea, eta, gaur egun ateratakoak, zein aspaldikoekin osatu du bilduma. "Izan Bidea egitasmoari bultzada emateko asmoz antolatu dugu oinarrian, baina, pandemia dela-eta, perimetralki itxita egon garenean, ohiko tontor eta mendietara joan izan gara herritar asko. Hala, horietaz gain, beste hainbat tontor, leku interesgarri, eta paisaia zoragarri ditugula ohartarazteko ere ezarri dugu erakusketa".

Lehiaketa ere martxan

Inkernu tabernako erakusketak batzen dituen 34 argazkitatik guztiek dute izena jarrita argazki oinean, hala ere, hiru buzoien argazkiak izen barik daude, erakusketa ikustera joaten direnek, horien izenak asma ditzaten. Parte hartzeko hiru buzoien argazkien izena jarri beharko da paper batean, eta asmatzen dituztenen artean saria zozketatuko dute. "Hiru argazkien izenak asmatzen dituztenen artean saria zozketatuko dugu. Erantzunak uzteko buzoia jarri dugu Inkernun, eta  dagoeneko zenbaitek parte hartu duten arren, maiatzaren amaiera arte behintzat egongo da denbora lehiaketan parte hartzeko", adierazi du Zubizarretak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak